Harremanetarako datuak

Gurekin telefonoz edo email bidez kontaktatu dezakezu:

  • (34) 688 69 15 66
  • (34) 948 58 02 97
  • info@etxezuria.es

Ingurunea

Arizkun

Denboretan Arizkun zen Baztango herririk handiena, hala dio XVIII. mendeko dokumentu batek. Herriaz gain Arizkunek auzo koadrila du bere gain; Bozate, Ordoki, San Blas, Pertalats, Bergara, Aintzialde, Otsanaiz, Erniegi, Aritzakun, eta Urritzateko baserri batzuk.

Herriguneaz gain, Arizkunek auzo aunitz ditu: Bozate, Ordoki, Pertalas, San Blas, Bergara, Aintzialde, Otsanaiz, Erniegi, eta Aritzakun, bakoitza bere berexitasunekin, baino denak dira ederrak.

1366, dagoeneko bere biztanle guztiak jauntxoak ziren, eta XVIII. mendean, Baztango herrigune jendetsuena zen, 114 bizilagun, 31 moradore, 21 etxe behartsu eta 5 jauregirekin. XX. mende hasieran, argizerizko belen fabrika bat zegoen, medikua, farmazia, bi irakasle, aroztegia, zapataria, bi txokolategi, ardo eta likoreen 5 saltoki, 3 taberna, posada eta 2 benta; Laurentx eta Ikatzetea.

» Informazio gehiago baztanharana.com

Baztan

Gure hizkun zaharraren sehaska, artisauen, agoteen, indianoen, jauntxoen, abenturazaleen eta kontrabandisten lurra, Nafarroako Suitza bezala ere ezagutzen dena, altxor naturalez beteta dago; pagadi zabalak, gailur malkartsuak, sakan korapilatsuak, errekatxo gardenak eta ehundaka txoko miresgarri, Aritzakun eta Urritzate bezalako auzo aldenduak, mendeetan zehar itxuraz aldatu ez direnak, Alkaxuriren babespean, behin mendizale batek, Euskal Herriko mendi ederrena bezala izendatu zuena.

Iberiar penintsularen iparraldean kokatua, Euskal-Herriko bihotzean, iparraldearekin muga eginez, bere 376,81 Km2-rekin Nafarroako udalerririk zabalena da.

Baztan udalerria, betidanik 14 herriz osatua egon da, eta 1969 urtetik aintzin, Amaiurko herria ere baztandar bilakatu zen. Herrigune, auzo, baserri eta bordetako biztanle guztiekin, 8.000 biztanle inguru ditu.

 

TOP