Etxea
Etxearen informazioa
Etxeak, 6 - 14 bitarteko edukiera dauka, osorik alokatzen da eta sehaska ere badauka.
2 logela bikoitz eta 5 ohe handikoak ditu, 3 solairutan banatua.
- Beheko solairua
- Logela bat
- Bainugela bat
- Txoko eder bat, sukaldearekin, 14 lagunendako egokitu eta hornitua.
- Lehenengo solairua
- Hiru logela
- Bi bainugela
- Egongela txiki bat, lurreko sua, telebista, DVD eta musika ekipoarekin.
- Sukalde bat (Etxeko betiko sukaldea, txikiagoa da. Hozkailu, mikro-uhin labea, garbigailua eta bitrozeramikaz hornitua)
- Bigarren solairua
- Hiru logela
- Bainugela bat
- Egongela eder bat, suaren inguruan guztiak elkartzeko aproposa.
Etxezuria, gure aintzindarien identitatearen islada da, etxekoandreen lan ixilez, bertako artisauen lan txukunez eta garaian garaiko egokitzapenez osatua dagoena. Etxezurian, artisau agoteek landutako altzariak daude. Ezagutzen den bezala, agoteak, harria eta egurra lantzen zuten artisauen kolektibo bat zen. Bozate, Arizkungo auzo bat da, Agoteen erro eta historia guztia biltzen duena. Honen inguruko informazioa Santxotena Parke Museoa bisitatuz edo artikulu hau irakurriz osa dezakezu.
Bozate, Arizkun, Baztan, Nafarroa, bere mendiak zerurantz igo eta beren aintzinatasuna lau haizetara oihukatzen dute. Menditxo apalez, belai berdeez eta arimaren islada diren ibai gardenez.
Kokapen estrategikoa dauka, Iruñea, Donostia, Donibane Lohitzune, Donibane Garazi eta Baionatik ordu bat baino gutxiagora. Herriak plaza borobil xarmant bat du, pilotaleku estalia, farmazia, denda txikiak eta ostatuak ditu.
Etxea, herrigunean bera kokatua dago, Klarisen konbentuaren ondoan. Baztango etxe gehienak bezala, ekialdera begira, iduzkiaren lehendabiziko izpiekin iratzartzen da.
Fatxadako leihoak ereki eta Auza mendiaren besarkada sentituko duzu (bailarako bigarren mendi altuena).
Mendemaldetik, atzealdeko balkoitik, Alkurruntz eta Gorramendi ederrak ikus daitezke.
Eta hauen artean Otsondoko lepoan, ilunabar leunak, iparrak bapateko tenperatura jeitsiera dakarrela sentituko duzu.